Esaera Zaharrak 13:13-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Esana gutxiesten duena damutu egingo da,agindua errespetatzen duena saritua izango.

14. Bizi-iturri da zuhurraren irakaspenaherioaren sareetatik ihes egiteko.

15. Zentzu onekoak jendearen onespena irabazten du,gaiztoaren bidea hondamendira doa.

16. Zuhurrak ongi pentsatuta jokatzen du,zentzugabeak bere txorakeria erakusten.

17. Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du,mandatari leialak sendabidea.

18. Behar gorria eta lotsa heziketa baztertzen duenarentzat,ohorea zentzarazpena onartzen duenarentzat.

19. Betetzen den nahia atsegingarri da,zentzugabearentzat higuingarri gaiztakeriatik alde egitea.

20. Zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da,zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen.

21. Bekatariei zoritxarrak jarraitzen die,zintzoek zoriona dute sari.

22. Zintzoaren herentzia, bere ondorengoentzat;bekatariaren ondasunak ere zintzoarentzat.

23. Behartsuen soroak ematen du zer jana ugari,baina hondatu egiten da ez bada neurriz lantzen.

24. Makila erabiltzen ez duenak ez du semea maite,maite duenak luzatu gabe zentzarazten du.

Esaera Zaharrak 13