Esaera Zaharrak 13:1-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Seme zuhurrak aitaren heziketa onartzen du,lotsabakoak ez dio agirakari jaramonik egiten.

2. Bere hitzen emaitza du gizonak janari on,baina maltzurra indarkeri gose beti.

3. Mihia zaintzen duenak bizia babesten du;mintzatzeak sobera darama kaltera.

4. Alferrak nahi, bai, baina lorrezin;saiatuaren gogoa asebetea izango.

5. Zintzoak gorroto dio gezurrari,gaiztoak laidoa eta iraina zabaltzen.

6. Zuzentasunak babesten du prestua,gaiztakeriak hondatzen bekataria.

7. Bada aberatsarena egin eta ezer ez duenik,baita behartsu-itxurak egin eta asko duenik.

8. Aberatsak bere ondasunez zaindu behar bizia,ezer ez duenak mehatxuen beldurrik ez.

9. Zintzoak argi distiratsu dira, gaiztoak itzalitako kriseilu.

10. Harrokeriak ez du liskarra baizik sortzen;aholkuak onartzen dituztenena da zuhurtzia.

11. Erraz aberastu, erraz galdu; poliki-poliki bilduz, gehitu.

12. Gauzatzen ez den itxaropenak bihotzean pena sortzen;betetzen den nahia, bizi-fruituak dituen zuhaitza.

Esaera Zaharrak 13