1. Heziketa maite duenak maite du jakinduria;zentzapena gorrotatzen duena, inozoa galanta!
2. Onak Jaunaren onespena lortzen du,asmo txarrekoak gaitzespena.
3. Gaiztakeria ez da oinarri sendoa inorentzat;zintzoaren sustraia, ordea, iraunkorra.
4. Emazte jatorra senarraren koroa,emazte lotsagabea minbiziaren parekoa.
5. Zintzoek zuzentasuna dute gogoan,gaiztoek iruzurkeria besterik ez.
6. Gaiztoen hitzak heriotzako tranpa dira;zintzoenak, berriz, salbameneko bide.
7. Gaiztoak lur jo eta kito! Zintzoen etxeak zutik dirau.
8. Nor bere zentzu onaren arabera txalotuko dute,bihotz okerrekoak mespretxua izango du.