Esaera Zaharrak 1:8-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Seme, entzun aitaren oharraketa ez baztertu amaren irakaspenak;

9. edertu egingo zaituzte,koroak burua eta idunekoak lepoa bezala.

10. Seme, ez amore eman,gaiztoek nahastu egin nahi bazaituzte.

11. Beharbada, esango dizute: «Zatoz gurekin;zelatan jarriko gara odola isurtzekoeta errugabeei erasoko geure atseginerako;

12. bizirik irentsiko ditugu, Herio Leizeak bezala,eta oso-osorik galduko dira, hobira doazenak legez;

13. egundoko altxorrak eskuratueta harrapakinez beteko dugu etxea;

14. esku hartuko duzu zeuk ere irabazietan,gordailu bakarra izango dugu eta».

15. Seme, ez zaitez horrelakoekin joan,ez ibili horien bideetatik,

16. lasterka baitoaz gaiztakeria egiteraeta presaka odola isurtzera.

Esaera Zaharrak 1