Erromatarrei 9:22-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Jainkoak bere haserrea erakutsi eta indarra azal zezakeen, nahi izanez gero, baina eroapen handiz jasan zituen zigorra merezi zutenak eta hondatuak izateko zeudenak.

23. Horrela erakutsi nahi izan zuen zein eskuzabal zen errukiz hartu zituenekin, bere aintza azaltzeko aukeratu zituenekin.

24. Hauen artean gaude gu ere, Jainkoak juduen artetik ez ezik, jentilen artetik ere deituok.

Erromatarrei 9