Erromatarrei 3:9-12 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Zer, bada? Ba ote dugu juduok abantailarik? Azken batean, ez; zeren, irakatsi berri dugun bezala, denak, bai juduak, bai jentilak, bekatupean baitaude.

10. Eta honelaxe diote Liburu Santuek: Ez da bat bera ere zuzenik,

11. ez zentzu onekorik, ez Jainkoa bilatzen saiatzen denik.

12. Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian. Ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.

Erromatarrei 3