Erromatarrei 15:30-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

30. Jesu Kristo gure Jaunarengatik eta Espirituak ematen digun maitasunagatik, eskabide hau egiten dizuet, senideok: lagun diezadazuela eginahalean, Jainkoari nire alde otoitz eginez,

31. Judean fedeari aurka egiten diotenen esku eror ez nadin, eta Jerusalemgo fededunek ongi har dezaten daramakiedan laguntza.

32. Horrela, Jainkoak nahi badu, pozez beterik iritsiko naiz zuengana eta atsedenaldia hartu ahal izango dut zuekin.

33. Bakearen Jainkoa zuek guztiokin! Amen.

Erromatarrei 15