Erromatarrei 10:18-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Eta galdetzen dut: Ez al dute entzun? Bai, noski. Lurbira guztira zabaldu da haien hotsa, munduaren bazterreraino haien mezua.

19. Eta berriro galdetzen dut: Israelek ez ote du, bada, ulertu? Lehenengo, hona Moisesek dioena: Herri ez den batekin minduko zaituztet, nazio ergel baten bidez haserraraziko.

20. Isaias, bere aldetik, hau esatera ausartzen da: Nire bila ez zebiltzanei atera nintzaien bidera; nitaz galdetzen ez zutenei agertu nintzaien.

21. Israeli buruz, berriz, hau dio: Egun osoan luzatuak nituen eskuak, herri sinesgogor eta errebeldeagana.

Erromatarrei 10