Epaileak 8:33-35 Elizen Arteko Biblia (EAB)

33. Gedeon hil ondoren, Jauna zapuztu eta idoloak gurtu zituzten berriro israeldarrek, Baal-Berit beren jainkotzat hartuz.

34. Ez ziren oroitu, inguruko etsai guztien eskuetatik libratu zituen Jaunaz, beren Jainkoaz,

35. eta ez ziren leial izan Jerubaal-Gedeonen senitartekoekin, hark israeldarrei hainbeste on egin zien arren.

Epaileak 8