1. Efraimen leinuko gizonek esan zioten Gedeoni:—Zergatik egin diguzu hori? Zergatik ez diguzu deitu, madiandarrak borrokatzera abiatu zarenean?Eta haserre egin zioten.
2. Gedeonek erantzun zien:—Zer da, bada, nik egindakoa zuek egindakoaren aldean? Ez al du gehiago balio zuek, efraimdarrok, jasotako uzta-hondarrak, guk, Abiezerren senitartekook, eginiko uztak baino?
3. Zuen esku utzi ditu Jaunak Oreb eta Zeeb, madiandarren buruzagiak. Egintza horren aldean, nik ez dut deus ere egin.Hau esateak baretu egin zituen efraimdarrak.
4. Gedeonek eta bere hirurehun gizonek Jordan ibaia igaro zuten. Nekatuak zeuden, baina jarraitu egin zuten madiandarren ondoren.
5. Sukot hirira heldurik, esan zien hango bizilagunei:—Eman, mesedez, talo batzuk nirekin datozen gizonei, nekaturik baitaude. Madiandarren errege Zebah eta Tzalmunaren atzetik gabiltza.
6. Baina Sukoteko buruzagiek erantzun zioten:—Atzeman al dituzu, bada, Zebah eta Tzalmuna? Ez! Hortaz, zer dela-eta eman behar diogu jaten zure gudari-taldeari?