Epaileak 6:36-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

36. Orduan, Gedeonek esan zion Jaunari: «Israel salbatzeko nitaz baliatuko omen zara.

37. Hara, ardi-larru bat zabalduko dut larrainean; ihintza ardi-larru gainean bakarrik egin eta inguruko lurra lehor gelditzen bada, jakingo dut nitaz baliatuko zarela Israel salbatzeko».

38. Halaxe izan zen. Biharamun goizean jaiki, ardi-larrua hartu eta, ihintza ateratzeko bihurritu zuenean, antoxin bat bete zuen urez.

39. Gero, esan zion berriro Gedeonek Jainkoari: «Ez zakizkit haserretu, berriro ere ardi-larruarekin beste proba bat egitea eskatzen badizut: geldi dadila lehor ardi-larrua eta egin beza ihintza inguruko lur gainean».

40. Gau hartan horixe egin zuen Jainkoak: ardi-larrua bakarrik gelditu zen lehor eta inguruko lur osoan ihintza egin zuen.

Epaileak 6