Epaileak 6:3-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Israeldarrek ereiten zutenean, madiandarrek nahiz amalektarrek nahiz ekialdeko basamortuko jendeak eraso egin ohi zieten;

4. israeldarrengandik hurbil kanpatu eta uztak hondatu ohi zituzten Gazako sarreraraino, israeldarrak deus gabe utziz, janaririk, ardirik, behirik eta astorik gabe.

5. Beren abere, oihal-etxola eta guzti etorri, lurralde hartan sartu eta dena hondatu ohi zuten madiandarrek. Larrapoteak bezain ugari ziren, eta beraien gameluak zenbatu ezin beste.

6. Horrela, madiandarrengatik, erabat pobretu ziren israeldarrak; orduan, dei egin zioten Jaunari.

7. Madiandarrak zirela-eta, israeldarrek Jaunari oihu egin ziotenean,

8. profeta bat bidali zien Jaunak, esatera: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Nik ekarri zaituztet Egiptotik eta nik atera esklabotzatik.

Epaileak 6