21. Kixon errekak ezabatu zituen,antzinako erreka hark,Kixon errekak.Aurrera! Eutsi gogor!
22. Orduan, zaldien hanka-hotsaentzun zen, lurra joz,zaldiak bizkor lauoinka.
23. «Jaunaren aingeruak dio:“Madarikatua Meroz hiria,madarikatuak hango bizilagunak,ez baitziren etorriberen gudari ausartekinJaunari laguntzera!”
24. «Emakumeetan bedeinkatuena Jael,Heber kendarraren emaztea,emakume nomaden arteanbedeinkatuena!
25. Siserak ura eskatu zioneta Jaelek esnea eman,esnegaina errege-katiluan.
26. Hartu zuen ezkerraz ziriaeta eskuinaz langileen mailua,jo zuen Siseraeta burua txikitu zion,bekokia zanpatu eta zulatu zion.