2. «Prest daude israeldarrak gudurako,herriak bere burua eskaintzen du.Goretsi Jauna!
3. Entzun, erregeok!Adi, nagusiok!Nik nahi diot Jaunari kantatu,Jauna, Israelen Jainkoa, goraipatu.
4. Zu Seirtik ateratzean, Jauna,Edomgo zelaietan barrenaaurrera egitean,lurra ikaratu egin zen,ortzia dardaratu;hodeiek euria isuri zuten,
5. mendiek behea jo,Jauna, Sinaiko Jauna,Israelen Jainkoa igarotzean.
6. «Anaten seme Xamgarrenegunetan,Jaelen egunetan,ezin zen bideetan ibili,bidaiariek zeharbidezibili behar zuten.
7. Ez zegoen buruzagirik,ez zegoen bat ere Israelen,neu, Debora, altxatu nintzen arte,Israelen amatzatagertu nintzen arte.