Epaileak 4:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ehud hiltzean, Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten berriro israeldarrek.

2. Jaunak, orduan, Hatzor hirian kanaandarren errege zen Jabinen esku utzi zituen. Sisera zuen izena haren gudarostearen buruzagiak eta Haroxet-Goim hirian bizi zen.

3. Siserak burdinazko bederatziehun guda-gurdi zituen eta hogei urtez gogor zanpatu zituen israeldarrak; horregatik, israeldarrek dei egin zioten Jaunari.

4. Aldi hartan, Lapidoten emazte Debora profetesak gobernatzen zuen Israel.

5. Andre hura Deboraren Palmondopean jarri ohi zen, Rama eta Betel artean, Efraimgo mendialdean, israeldarrek eramaten zizkioten auziak erabakitzera.

Epaileak 4