1. Israeldarren elkarte osoa, iparraldeko Dandik hegoaldeko Beer-Xebarainokoa, baita Galaadekoa ere, Mitzpan batzartu zen, Jaunaren aurrean, gizon bakarra bailitzan.
2. Jainkoaren herriaren batzar hartan Israelgo leinu guztiak eta beren buruzagiak bildu ziren: laurehun mila gudari ziren, gerrarako trebatuak.
3. Israeldarrak Mitzpan batzarturik zeudela jakin zuten benjamindarrek. Israeldarren batzarrak gaiztakeria hura nola gertatu zen jakin nahi izan zuen.
22-23. Orduan, israeldarrak Betelgo santutegira igo eta negarrez ari izan ziren arratsa arte. Ondoren, Jaunari kontsulta egin zioten:—Ekin behar al diogu berriro geure senide benjamindarren kontrako borrokari?Jaunak erantzun zien:—Ekin!Beraz, israeldar gudarostea, bizkorturik, guda-lerrotan antolatu zen berriro, lehenengo borrokaldia egina zuten toki berean.