10. Hara iristean, denak lasai aurkituko dituzue. Lurraldea zabala da alderdi guztietara, eta ez da lurreko ondasunetarik batere falta. Eskura emanen dizue Jaunak.
11. Orduan, Tzora eta Extaoldik Danen leinuko seiehun gudari armatu abiatu eta
12. Judako Kiriat-Jearimdik mendebaldera ezarri zituzten kanpalekuak. Horregatik deritza toki hari gaur arte «Mahane-Dan», hau da, Danen kanpalekua.
13. Handik Efraimgo mendialdera jo zuten eta Mikaren etxera heldu ziren.
14. Laixko inguruak ikertzen ibiliak ziren bost gizon haiek esan zieten beren ahaideei:—Ba al dakizue etxe haietako batean efod apaiz-jantzi bat, etxe-jainkoen irudiak, idolo bat eta metal urtuzko irudi bat daudela? Pentsa ezazue zer egin.
15. Bost gizon haiek harantz jo zuten eta, Mikaren etxean sarturik, lebitar gaztea agurtu.
16. Danen leinuko seiehun gizon haiek, berriz, atarian gelditu ziren.
17. Eta apaiza seiehun gizon armatu haiekin etxe-atarian zegoen bitartean, lurraldea ikertua zuten bost gizon haiek etxean sartu eta idoloa, efoda, etxe-jainkoen irudiak eta metal urtuzko irudia hartu zituzten.
18. Mikaren etxean sartu eta gauza sakratu haiek hartu zituztela ikustean, apaizak esan zien:—Zertan ari zarete?
19. Gizonek erantzun zioten:—Ixo! Ez esan ezer. Zatoz gurekin eta gure kontseilari eta apaiz izanen zara. Zer duzu hobe, gizon bakarraren apaiz izan ala Israelgo leinu eta senitarte batena izan?
20. Atsegin izan zitzaion hori apaizari. Hartu zituen efod apaiz-jantzia, etxe-jainkoen irudiak eta idoloa, eta gizon-taldearekin joan zen.
21. Beste guztiek ere abiatu eta bideari jarraitu zioten, haurrak, abereak eta tresneria aurretik bidaliz.
22. Mikaren etxetik urrun zirelarik, Mikaren auzokoak asaldatu egin ziren eta Danen leinukoen ondoren abiatu,