26. Orduan, Samsonek esan zion eskutik zeraman itsumutilari:—Eraman nazak jauretxeari eusten dioten zutabeak ukitzeraino, haietan sostenga nadin.
27. Jauretxea gizon eta emakumez betea zegoen; bertan ziren filistearren buruzagiak etxe gainean eta beste hiru bat mila gizon eta emakume ere bai, Samsonek eginiko jostaketei begira egonak.
28. Samsonek dei egin zion Jaunari, esanez: «Ene Jainko Jauna, oroit zaitez nitaz eta egin nazazu indartsu beste behin bederen, kendu dizkidaten bi begiengatik filistear horietaz kolpe bakarraz mendeka nadin».
29. Ukitu zituen, orduan, Samsonek jauretxeari erdi-erdian eusten zioten bi zutabeak, bataren kontra eskuina eta bestearen kontra ezkerra ipiniz,
30. eta esan zuen: «Hil nadila filistearrekin batera!» Egin zuen bultza indarrez, eta bertan zeuden buruzagi eta jendearen gainera etorri zen jauretxea. Horrela, bere bizitza osoan baino jende gehiago hilez hil zen Samson.