Epaileak 16:22-25 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Hala ere, berriro luzatzen hasi zitzaion moztua zioten ilea.

23. Behinola, beren jainko Dagoni opari handi bat eskaintzeko eta jai alaia egiteko bildu ziren filistearren buruzagiak. Hau zioten:«Gure jainkoak eskura eman diguSamson gure etsaia!»

24. Herriak, Samson ikustean, bere jainkoa goretsi zuen, esanez:«Gure jainkoak eskura eman diguSamson gure etsaia,gure lurraldea hondatueta hainbeste gutar hil zuena!»

25. Izan ere, pozaren pozez, Samson ateratzeko eskatua zuten, beraren kontura barre egiteko gogoz. Atera zuten, beraz, Samson espetxetik eta beraren bizkar egin zuten barre. Gero, bi zutaberen erdian utzi zuten.

Epaileak 16