18. Dalilak, egi-egia esan ziola oharturik, filistearren buruzagiei dei egin eta esan zien:—Zatozte, oraingoan azaldu baitit bere barrua.Hala, etorri ziren filistearren buruzagiak emakumeagana, dirua eskuan zekartela.
19. Eta Dalilak, Samsoni bere belaunetan lo harrarazirik, gizon bati dei egin zion buruko zazpi ile-mototsak mozteko. Samsoni indarrak alde egin zionean, Dalila hura astintzen hasi zen,
20. esanez: «Horra! Filistearrak, Samson!» Esnatu zen Samson eta aurrekoetan bezala libratuko zela uste izan zuen; baina ez zekien Jaunak zapuztua zuela.
21. Hartu zuten, beraz, filistearrek, begiak atera, Gazara eraman eta brontzezko bi katez lotu zuten, eta errotarri bati eragin behar izan zion presondegian.