Epaileak 13:7-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

7. Baina esan dit: “Sabelean sortu eta semea izanen duzu. Ez edan ardorik, ez beste edari mozkorgarririk, eta ez jan ezer kutsaturik; amaren sabelean sortu eta hil arte, “nazireu” izan behar baitu haurrak, hau da, Jaunarentzat sagaratua”».

8. Orduan, Manoahek otoitz hau egin zion Jaunari: «Otoi, ene Jauna, betorkigu berriro lehen bidali duzun Jainkoaren gizona eta esan diezagula zer egin behar dugun jaioko den haurrarekin».

9. Entzun zuen Jaunak Manoahen oihua eta etorri zen berriro Jainkoaren aingerua emakumeagana. Zelaian eseria zegoen emakumea, baina haren senar Manoah ez zen harekin.

10. Orduan, emakumeak lasterka joan eta esan zion senarrari: «Lehengoan etorri zitzaidan gizona agertu zait berriro».

11. Emaztearen ondoren joan zen Manoah. Gizonarenganaino heltzean, esan zion Manoahek:—Zu al zara nire emazteari mintzatu zitzaiona?Gizonak erantzun zuen:—Neu naiz.

12. Orduan, Manoahek:—Zuk hitzemana betetzean, zein arau eta zein jokabide hartu beharko du haurrak?

13. Jaunaren aingeruak Manoahi:—Zure emazteak bete dezala esan nion guztia.

14. Ez dezala hartu mahatsez eginiko ezer, ez edan ardorik, ez edari mozkorgarririk, eta ez dezala jan ezer kutsaturik. Bete dezala agindu nion guztia.

15. Orduan, Manoahek Jaunaren aingeruari:—Geldi zaitez gurekin; antxume bat prestatuko dizugu.

16. Jaunaren aingeruak erantzun zion:—Geldiaraziko baninduzu ere, ez nuke zuk emandakorik jango; erre-oparia egin nahi baduzu, eskaini Jaunari.Manoahek, Jaunaren aingerua zela ohartu gabe,

17. galdetu zion:—Nola duzu izena, zuk hitzemana betetzean, ohora zaitzagun?

18. Eta Jaunaren aingeruak:—Zertarako jakin nahi duzu nire izena? Misteriotsua da.

19. Manoahek, antxumea eta labore-oparia harturik, erre-oparia eskaini zion haitz baten gainean bere egintzetan misteriotsua den Jaunari. Manoah eta emaztea begira gelditu ziren.

20. Aldaretik sugarra zerurantz igotzean, Jaunaren aingerua ere igo egin zen aldareko sugarrekin batera. Hori ikustean, Manoah eta emaztea ahuspeztu egin ziren lurreraino.

21. Aurrerantzean ez zitzaien agertu Jaunaren aingerua Manoahi eta emazteari. Orduan, Manoahek, Jaunaren aingerua izan zela oharturik,

22. esan zion emazteari:—Seguru hilko garela, Jainkoa ikusi baitugu.

Epaileak 13