Epaileak 11:28-34 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Amondarren erregeak, ordea, ez zion kasurik ere egin Jefteren mezuari.

29. Jaunaren espirituak eraginik, Galaad eta Manasesen lurraldeak igaro eta Galaadeko Mitzpara heldu zen Jefte, eta hemendik amondarren lurraldera jo zuen.

30. Eta honako promes hau egin zion Jaunari: «Amondarrak eskura ematen badizkidazu,

31. beraiek garaitu eta itzultzean, ongietorria egitera etxetik atera dakidan lehenengoa zuretzat izanen da, Jauna, eta erre-oparitzat eskainiko dizutĀ».

32. Joan zen, beraz, Jefte amondarren kontra borrokara eta Jaunak eskura eman zizkion etsaiak.

33. Aroertik Minit arteko hogei hiritan garaitu zituen, Abel-Keramimeraino. Garaipen izugarria izan zen. Horrela menderatu zituzten israeldarrek amondarrak.

34. Jefte Mitzpara, bere etxera, heldu zenean, alaba atera zitzaion ongietorria egitera, danbolina joz eta dantzari. Jeftek ez zuen beste semerik, ez alabarik, huraxe besterik.

Epaileak 11