26. Gainera, bada hirurehun urte israeldarrok Hexbon eta Aroer hirietan eta berauen inguruetan bizi garela, baita Arnon erreka-ertzetako hirixketan ere. Zergatik ez dituzue libratu denboraldi horretan guztian?
27. Nik ez dizut inolako okerrik egin; zu ari zatzaizkit erasoka. Jauna da epaile. Erabaki beza berak israeldar eta amondarren arteanĀ».
28. Amondarren erregeak, ordea, ez zion kasurik ere egin Jefteren mezuari.
29. Jaunaren espirituak eraginik, Galaad eta Manasesen lurraldeak igaro eta Galaadeko Mitzpara heldu zen Jefte, eta hemendik amondarren lurraldera jo zuen.