Epaileak 1:8-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Judaren leinukoek Jerusalemi eraso eta hartu egin zuten, eta bertan bizi zirenak ezpataz hil eta hiriari su eman.

9. Ondoren, judatarrek mendialdean, Negeven eta Xefela lautadan bizi ziren kanaandarren kontra jo zuten.

10. Hebron hirian bizi ziren kanaandarren kontra ere jo zuten judatarrek —antzina Hebron hiriari Kiriat-Arba deitu ohi zioten—, eta Xexai, Ahiman eta Talmai menderatu zituzten.

11. Handik, Debir hiriko bizilagunen kontra joan ziren judatarrak —ordu arte Debir hiriari Kiriat-Sefer deitzen zioten—.

12. Kalebek esan zuen: «Kiriat-Seferri eraso eta har dezanari neure alaba Aksa emanen diot emaztetzat».

13. Kenazen seme eta Kaleben anaia gazteenak, Otnielek, hartu zuen hiria, eta Kalebek bere alaba Aksa eman zion emaztetzat.

Epaileak 1