32. eta lurralde hartako kanaandarren artean bizi izan ziren axertarrak, ezin izan baitzituzten handik bota.
33. Neftaliren leinukoek ezin izan zituzten bota Bet-Xemex eta Bet-Anat hirietako bizilagunak, eta lurralde hartako kanaandarren artean bizi izan ziren; alabaina, lanera behartu zituzten hiri haietakoak.
34. Amortarrek mendialdera bultzatu zituzten Danen leinukoak, lautadara jaisten utzi gabe.
35. Har-Heres, Aialon eta Xaalbim hirietan bizitzen jarraitu zuten amortarrek; baina Joseren ondorengoek, indartsu egitean, lanera behartu zituzten.
36. Amortarren lurraldea Akrabimerako aldapatik, Selatik, gorantz hedatzen zen.