Eginak 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Apaiz nagusiak galdetu zion Estebani: «Egia al da hori guztia?»

2. Estebanek erantzun zuen: «Senide eta gurasook, entzun: Jainko aintzatsua gure arbaso Abrahami agertu zitzaion, artean Mesopotamian zegoela, Haranen bizitzen jarri aurretik,

3. eta esan zion: Utzi zeure lurra eta zeure ahaideak eta zoaz nik erakutsiko dizudan lurraldera.

4. Abraham, orduan, kaldearren lurraldea utzirik, Haranen jarri zen bizitzen. Eta handik, aita hil zitzaionean, orain zuek bizi zareteneko lurralde honetara aldatu zuen Jainkoak.

5. Hala ere, ez zion ondaretzat lurrik eman, ezta oin bat ere; baina berari eta beraren ondorengoei emango ziela agindu zion, oraindik Abrahamek seme-alabarik ez zuen arren.

Eginak 7