Eginak 4:26-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Mundu honetako erregeak altxatu dira, eta agintedunek elkar hartu dute Jaunaren eta berak aukeraturiko Mesiasen aurka.

27. «Bai, hala elkartu dira hiri honetan Herodes eta Pontzio Pilato atzerriko nazioekin eta Israel herriarekin, zuk Mesias egin zenuen Jesus zure zerbitzari santuaren aurka.

28. Horrela, zure ahalmenak eta gogoak aurrez erabakia zutena bete dute horiek.

29. Begira orain, Jauna, nola mehatxatzen gaituzten; emaguzu zeure zerbitzarioi zure hitza ausardia osoz predikatzea.

30. Eta luzatu eskua, zure zerbitzari Jesusen bidez sendakuntza, mirari eta egintza harrigarriak gerta daitezenĀ».

Eginak 4