Eginak 27:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Italiarantz ontziz atera behar genuela erabaki zutenean, Paulo eta beste zenbait preso, Augusto gudari-taldeko ehuntari baten esku utzi zituzten; Julio zuen ehuntariak izena.

2. Asia probintziako itsasbazterretara zihoan Adramitioko ontzi batera igo eta zabalera jo genuen. Gurekin zen Aristarko mazedoniarra, Tesalonikakoa.

3. Biharamunean, Sidonen geldialdia egin genuen; Juliok Paulo gizabidez hartu zuen eta bere adiskideengana joateko eta haiengandik laguntza hartzeko baimena eman zion.

4. Handik berriro itsasoraturik, Zipreko kostaren babesean ibili ginen, haizea kontra baikenuen.

5. Eta Ziliziako eta Panfiliako itsasoetan barrena, Liziako Mira hirira iritsi ginen.

Eginak 27