24. Paulo bere buruaren defentsan honela ari zela, Festok goraki esan zuen:—Burutik hago hi, Paulo! Gehiegi ikasteak burua nahastu dik.
25. Paulok erantzun zuen:—Ez nago burutik, Festo agurgarria; nire hitzak egiazkoak eta zentzuzkoak dituzu.
26. Erregeak badaki honen guztiaren berri, eta horregatik mintzo natzaio konfiantza osoz; ziur nago guztiotarik deus ere ez dela harentzat ezezagun, ez baitira zoko batean gertatuak.
27. Sinesten al diezu profetei, Agripa erregea? Ziur nago sinesten diezula.
28. Agripak esan zion Paulori:—Beste pixka bat, eta kristau bihurtuko nauzu.