Eginak 25:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Festo, bere probintziako kargua hartzera etorri eta handik hiru egunera, Zesareatik Jerusalemera igo zen.

2. Berehala aurkeztu zitzaizkion apaizburuak eta judu handikiak, Paulo salatzera.

3. Mesede bat eskatu zioten arrenka: Paulo Jerusalemera ekar zezala, bidean zelata jartzea pentsatua baitzuten hura garbitzeko.

4. Baina Festok erantzun zien Paulok Zesarean egon behar zuela preso eta bera ere laster zihoala hara.

Eginak 25