Eginak 22:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Ene senide eta gurasook, entzun ezazue neure buruaren alde esatera noakizuena».

2. Hebreeraz hitz egiten entzutean, are isilago gelditu zen jendea. Paulok jarraitu zuen:

3. «Ni judua naiz, Ziliziako Tarson jaioa, baina hiri honetan hezia eta, Gamalielen ikasle bezala, gure arbasoen legean arretaz eskolatua; jainkozale sutsua nintzen, gaur zuek guztiok zareten bezala.

Eginak 22