Eginak 21:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Haiengandik aldendurik, ontzia hartu eta Koseraino joan ginen zuzenean; biharamunean, berriz, Rodasera, eta handik Patarara.

2. Hemen Feniziara zihoan ontzi bat aurkitu genuelarik, bertara igo eta abiatu egin ginen.

3. Zipre begiztatu eta ezkerretara utzirik, Siriarantz jarraitu genuen eta Tirora iritsi, han hustu behar baitzuen ontziak bere karga.

Eginak 21