Eginak 16:27-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

27. Esnatu zen kartzelazaina eta, espetxeko ateak zabalik ikustean, ezpata atera zuen bere burua hiltzeko, presoek ihes egin zutelakoan.

28. Baina Paulok deiadar egin zion:—Ez egin kalterik zeure buruari, denok hemen gaude eta.

29. Kartzelazainak argia eskatu zuen eta, arrapaladan barrura sarturik, Pauloren eta Silasen oinetan ahuspeztu zen, beldurrez dar-dar.

30. Gero, kanpora atera zituen eta galdetu:—Jaunak, zer egin behar dut salbatzeko?

31. Haiek erantzun zioten:—Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zarete.

32. Eta Jaunaren mezua iragarri zieten hari eta haren etxeko guztiei.

33. Gau-ordu hartan bertan, kartzelazainak berekin eraman eta zauriak garbitu zizkien, eta berehala bataiatu zen beretar guztiekin batera.

Eginak 16