3. Orduan, barau eta otoitz egin ondoren, haiei eskuak buruan ezarri eta bidali egin zituzten.
4. Beraz, Bernabe eta Saulo, Espiritu Santuak bidalirik, Seleuziara jaitsi ziren, eta handik Ziprera jo zuten itsasoz.
5. Salaminara heldurik, juduen sinagogetan Jainkoaren mezua hots egiten hasi ziren; Joan ere berekin zuten laguntzaile.
6. Uharte guztia zeharkatu zuten Pafoseraino, eta lanbidez aztia zen sasiprofeta judu bat aurkitu zuten han, Barjesus zeritzana.
7. Uhartean gobernatzen zuen Sergio Paulo kontsulordearen ingurukoa zen. Kontsulordea zentzuzko gizona zen, eta Bernaberi eta Saulori deitu zien, Jainkoaren mezua entzun nahirik.
8. Baina Elimas, Aztia —horixe esan nahi baitu izenak—, aurka atera zitzaien, kontsulordea sinesmenetik aldentzeko.