Efesoarrei 2:4-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu,

5. geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera —onginahi hutsez salbatu zaituzte!—;

6. eta Kristo Jesusekin batera eta berarengan piztu gintuen eta zeruetan eserarazi.

7. Horrela, Kristo Jesusengan gurekiko hain ona izanez agertu nahi izan die datozen gizaldiei zein ugaria eta eskuzabala den bere onginahia.

8. Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da;

9. ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.

Efesoarrei 2