Deuteronomioa 33:2-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Esan zuen:«Sinaitik dator Jauna,Seir aldetik sortu da argia bezala,Paran menditik egin du distira;milaka eta milaka aingeruditu lagun,eskuinean herriarentzako legeasu eta gar.

3. Maite ditu Jaunak Israelgo leinuak,babesten ditu berari sagaratuak,eta hauek,Jaunaren oinetan ahuspeztuta,hark esana dute jasotzen.

4. Moisesek legea eman digu,Jakoben elkartearentzat ondare.

5. Jexurunek erregea izan zuen,herriko buruzagiak bildu zireneaneta Israelgo leinuekbat egin zutenean.

6. «Bizi bedi Ruben, ez bedi hil,gutxi izan arren beraren gizonak».

7. Judarentzat esan zuen:«Aditu, Jauna, Judaren mintzoa,elkar ezazu bere herriarekin;defenda beza bere burua,izan zu beraren lagunetsaien aurka».

8. Lebirentzat esan zuen:«Tumim eta Urim zure epaigailuakLebiri eman zizkioten, Jauna,leial izan zitzaizunari, alegia.Herriak Jauna tentatu zuen Masan,aurpegi eman Meribako iturrian.

Deuteronomioa 33