Deuteronomioa 33:18-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Zabulon eta Isakarrentzatesan zuen:«Poztu zeure joan-etorrietan,Zabulon,eta zu, Isakar, zeure oihal-etxoletan.

19. Mendi sakraturadeituko dituzte herriakbidezko sakrifizioak eskaintzera;itsasoko aberastasunaketa hondartzako gordailu ezkutuakzurrupatuko dituzte».

20. Gadentzat esan zuen:«BedeinkatuaGaden lurraldea hedatu duena!Lehoi emearen gisa zelatan etzanik,harrapakinaren beso-buruakzarrastatzen ditu.

21. Zatirik onena aukeratu du beretzat,zeren eta, buruzagiaren partea non,han biltzen baitiraherriko nagusiak.Jaunaren nahia bete du,Jaunak Israelen aldehartutako erabakiak».

22. Danentzat esan zuen:«Lehoi gaztea Dan,Baxandik jauzi egiten duena!»

23. Neftalirentzat esan zuen:«Jaunak mesedez eta bedeinkaziozbetea du Neftali:mendebaldea eta hegoaldeaditu bere jabetza».

Deuteronomioa 33