Deuteronomioa 32:28-38 Elizen Arteko Biblia (EAB)

28. Zentzua galdu duen jendea da,ezer ulertzeko gauza ez dena.

29. Jakinduriarik balute,ohartuko lirateke beren azkenaz.

30. Nola daiteke, izan ere,gizon batek mila pertsegitzea,bi gizonek hamar milariihes eragitea,babes-harkaitz duten Jaunak saldueta etsaien eskuutzi dituelako ez bada?

31. Ez dira, ez,etsaien jainko babesleakgure Harkaitzaren pareko;etsaiek berek aitor dezakete hori.

32. Sodoma eta Gomorraren jatorrikomahatsondo dira:haien mahats-mordoakgarratz eta pozoitsu,

33. haien ardoa herensugearen pozoi,sugegorriaren pozoi hilgarri.

34. Gogoan jasoa dut hori guztia,neure artxiboan ongi gordea,

35. mendekatu eta mereziaemango diedan arte,Israelen etsaiek lur jo dezaten arte.Hurbil dago haien hondamendia,berandu gabe etorriko dahaientzat prestaturik dagoena.

36. (Defendatuko du Jaunakbere herria,gupidatuko da bere zerbitzariez).Indarrak akitzenari zaizkiela ikustean,denak, libre nahiz esklabo,galtzear daudela,

37. esango die Jaunak:“Non dira zuen jainkoak,non babes-harkaitz zenituztenak?

38. Haiek jaten zituztenzuen sakrifizioetako gantzak,haiek edaten isur-oparietako ardoa.Ea, datozela zuei laguntzera,izan ditzazuela gordeleku!”

Deuteronomioa 32