21. Eta zoritxar eta atsekabe izugarri horiek gertatzean, kantika hau lekuko izango dute beren kontra, ondorengoek ere gogoan eta ahoan izango baitute. Izan ere, ondotxo dakit zer asmo darabiltzan gogoan herri honek, zin eginez agindutako lurraldera eraman baino lehenagotik ere».
22. Egun hartan, beraz, Jaunak esaniko kantika idatzi eta israeldarrei irakatsi zien Moisesek.
23. Gero, agindu zion Jaunak Nunen seme Josueri: «Izan bihotz eta adore! Zuk eramango dituzu israeldarrak zin eginez agindu diedan lurraldera, eta ni zeurekin izango nauzu».
24. Moisesek, lege honen xedapen guztiak liburuan idatzi zituenean,