Deuteronomioa 28:66-69 Elizen Arteko Biblia (EAB)

66. Hari batetik zintzilik bezala biziko zarete, gau eta egun dardaraz, bizitzaz ere etsita.

67. “Ai ilunabarra balitz!” pentsatuko duzue goizean; “Ai goiza balitz!”, iluntzean, izutuak biziko baitzarete begien aurrean izango duzuena ikusiz.

68. «Jaunak Egiptora itzularaziko zaituzte ontziz, berriro ez zenutela ikusiko esan zizuen lurraldera; han, zeuen burua etsaiei saldu nahian ibiliko zarete guztiok, gizonezko nahiz emakumezko; baina ez duzue eroslerik aurkituko».

69. Israeldarrekin Horeb mendian egina zuen itunaz gainera, beste itun bat egiteko agindu zion Jaunak Moisesi Moab lurraldean. Hona itunaren xedapenak.

Deuteronomioa 28