Deuteronomioa 26:4-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. «Apaizak zure eskuetatik saskia hartu eta Jaunaren zure Jainkoaren aldare aurrean ipiniko du.

5. Orduan, aitorpen hau egingo duzu Jaunaren zeure Jainkoaren aurrean:«“Nire aita noraezean zebilen aramearra zen. Berekin lagun-taldetxo bat besterik ez zuela, Egiptora joan eta etorkin bezala bizi izan zen han. Egipton herri handi, ahaltsu eta jendetsu bihurtu zen.

6. Baina egiptoarrek tratu txarra eman ziguten, zapaldu eta esklabotza gogorra ezarri.

7. Orduan, oihu egin genion Jaunari arbasoen Jainkoari laguntza eske, eta Jaunak entzun egin zituen gure garrasiak, errukarri, sufrimenduz josirik eta zapaldurik ikusi baikintuen.

8. «“Jaunak Egiptotik atera gintuen ahalmen handiz eta esku indartsuz, mirari eta egintza harrigarriak eginez, etsaiengan izua sortuz.

Deuteronomioa 26