Deuteronomioa 20:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Gerrara irtetean, etsaiek zaldiak eta guda-gurdiak eta zuena baino gudaroste handiagoa dutela ikusi arren, ez izan beldur, zeuekin izango baituzue Jauna zeuen Jainkoa, Egiptotik atera zintuztena.

2. «Borroka-ordua iristean, apaizak aurreratu eta gudarosteari hitz egingo dio:

3. “Entzun, israeldarrok! Gaur etsaien aurka borrokatuko zarete. Ez kikildu, ez izan beldur! Ez asaldatu, ez ikaratu etsaien aurrean!

4. Jauna zuen Jainkoa zuekin doa, etsaien aurka borrokatzeko eta garaipena zuei emateko”.

Deuteronomioa 20