Deuteronomioa 19:16-21 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. «Asmo txarreko lekukoak norbait delituren batez salatzen badu,

17. bi alderdiak aurkeztuko dira Jaunaren aurrera, une hartan zerbitzu-txandan egongo diren apaiz eta epaileengana.

18. Epaileek zehatz-mehatz ikertuko dute auzia; ikusten bada lekukoa faltsua dela eta herritarra gezurrez salatu duela,

19. besteari ezarri nahi zion zigor bera ezarriko diote berari; horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik.

20. Gainerakoak, horren berri jakitean, beldur izango dira eta horrelako gaiztakeriak egiteari uko egingo diote.

21. Ez izan horrelakoaz gupidarik: bizia biziaren ordain, begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain.

Deuteronomioa 19