Deuteronomioa 15:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. «Zazpi urtez behin, zor guztiak barkatuko dituzue.

2. Hona nola egingo duzuen: Jaunaren ohorez zorren barkamen-urtea aldarrikatzean, lagun hurkoari mailegu egin dionak barkatu egingo dio maileguz emana; ez du lagun hurko herritarra zorra itzultzera behartuko.

3. Atzerritarra bai, behartu dezakezue zorrak ordaintzera; baina herritarrari barkatu egingo dizkiozue.

Deuteronomioa 15