Deuteronomioa 13:6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Delako profeta edo ikusketaria, berriz, hil egin behar da, Egiptotik atera eta esklabotzatik askatu zintuzten Jaunaren zuen Jainkoaren aurka errebeldia predikatu duelako eta Jaunak zuen Jainkoak agindutako ibilbidetik zuek saihesten ahalegindu delako. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik.

Deuteronomioa 13

Deuteronomioa 13:1-12