23. Zeruko Jauna mespretxatu duzu, haren tenpluko ontziak ekarri eta zeure funtzionario, emazte eta ohaideekin ardoa edateko erabiliz. Bitartean, zilar, urre, brontze, burdina, zur eta harriz eginiko jainko-irudiak, ezer ikusten, entzuten eta ulertzen ez dutenak, goretsi dituzu; baina ez duzu goretsi zure bizia eta etorkizuna bere esku dituen Jainkoa, diren guztiak egin dituena.
24. Horregatik bidali du Jainkoak esku hori hitzok idaztera.
25. Idatzirik dagoena hauxe da: MENE, MENE, TEKEL, PARSIN.
26. Hitzen esanahia, berriz, hauxe: MENEk «zenbatua» esan nahi du, hau da, zenbatu ditu Jainkoak zure erregetzako egunak eta muga ipini die;
27. TEKELek «pisatua» esan nahi du, hau da, pisuan pisatu zaituzte eta urri aurkitu;
28. PARSINek «zatitua» esan nahi du, hau da, zure erreinua zatitua izan da eta mediarrei eta pertsiarrei emana.