Daniel 4:29-31 Elizen Arteko Biblia (EAB)

29. Bota egingo zaituzte gizartetik! Basapiztien artean biziko zara, belarra jango duzu idiek bezala! Zazpi urtez biziko zara horrela, Goi-goikoa dela erreinu guztien jabea eta berak nahi duena ezartzen duela errege aitortuko duzun arte».

30. Berehala bete ziren hitzok: bota egin zuten Nabukodonosor gizartetik, belarra jaten hasi zen idiek bezala eta haren gorputza ortziko ihintzak bustitzen zuen. Ilea arranoaren lumak bezain luze egin zitzaion eta atzazalak hegazti harraparienak bezalako.

31. Erregeak esan zuen: «Zazpi urteak bete zirenean, nik, Nabukodonosorrek, begiak zerurantz jaso nituen eta berriro giza adimena eman zitzaidan. Goi-goikoari eskerrak eman nizkion eta beti bizi denari gorespena eta aintza:«Haren aginteak beti iraungo du,haren erreinuakmenderen mendetan.

Daniel 4