23. Zuhaitzondoa eta erroak uzteko aginduak, berriz, hauxe esan nahi du: denen jabea zeruko Jainkoa dela aitortuko duzunean, errege izango zarela berriro.
24. Beraz, errege jauna, onar ezazu nire aholkua: Utzi zeure bekatuak zuzenbide eginez, uko egin gaiztakeriari, behartsuekin errukitsu izanez. Agian, luzaroan eta zoriontsu biziko zara.
25. Esandako guztia gertatu zitzaion Nabukodonosor erregeari.
26. Handik urtebetera, Babiloniako jauregian egurasten zebilela,
27. esan zuen erregeak:«Hona hemen Babilonia handia,erregeen bizileku izateko eraikia,nire botereareneta aintza paregabearenezaugarri!»