Daniel 2:2-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Orduan, azti, igarle eta astrologoei dei egin zien, ametsaren esanahia azal ziezaioten.

3. Erregeagana aurkeztu zirenean, honek esan zien:—Amets egin dut, eta oso urduri nago esanahia jakin nahiz.

4. Erantzun zioten aztiek erregeari:—Bizi zaitez luzaroan, errege jauna! Kontaguzu ametsa zeure zerbitzarioi eta azalduko dizugu esanahia.

5. Erregeak esan zien:—Erabaki hau hartu dut: ametsa eta beronen esanahia argitzen eta azaltzen ez badizkidazue, txiki-txiki egingo zaituztet eta zuen etxeak zabortegi bihurtuko.

Daniel 2