19. Zaldiek ahoan eta isatsetan zuten suntsitzeko ahalmena; isatsak suge-itxurakoak eta burudunak zituzten, eta haien bidez hondatzen zuten.
20. Halere, gainerako gizon-emakumeek, zigor hauek jo gabeek, ez zuten beren jokabidea aldatu: ez zioten utzi deabruei kultu emateari, ezta ikusteko, entzuteko eta ibiltzeko gauza ez diren urrezko, zilarrezko, brontzezko, harrizko eta zurezko idoloak gurtzeari ere;
21. beren giza hilketez, sorginkeriez, lizunkeriez eta lapurretez ere ez ziren damutu.